Eskubaloiaren Festa, larunbatean kiroldegian

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 21a

Larunbatean izango da eskubaloiaren festa, kiroldegian. Arratsaldeko 16:30etan hasiko den ekitaldian, izango dituzte jarduerak, jolasak, kamisetaren zozketa eta merienda. Amaitzeko, senior mutilen eskubaloi partida izango da, Donibaneren aurka, 18:30etan. Horrela, 2014tik 2016ra bitartean jaiotako neska-mutilak gonbidatu dituzte «eskubaloia ezagutu eta parte hartzera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!