Janari bilketa Aratzen, ostiralera arte

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 20a

Aratz Ikastolako DBH 4garren mailako ikasleek elikagaien bankurako janari bilketa antolatu dute. Iraungitze-data luzeko elikagaiak (olioa, kontserbak, azukrea, hauts txokolatea, pardelak edota gailetak) jasoko dituzte, Aratz Ikastolan bertan edo Elkano kaleko Eroskin jarriko dituzten kutxetara eraman beharko direnak. Maiatzaren 22ra arte, ostiralera arte alegia, izango dira elikagaiak jasotzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!