Kirola eta haurtzaroa aztergai, bihar udaletxean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 20a

Hezkuntza Plataformak bultzatuta, jarduera fisikoak haurtzaro osasuntsu batean duen lekuaz hitz egingo da.

 

Hernaniko Hezkuntza Plataformak hezkuntza eskola antolatu du biharko, udaletxeko areto nagusian. Bertan, herriko hezkuntzarekin zerikusia duten gaiak landu ohi dituzte. Biharkoan, jarduera fisikoak haurtzaro osasuntsu batean duen lekuaz ariko dira, haurren osasunaren inguruan hausnartzeko tarte bat eskaini nahi baitute. Horretarako, gaur egungo datuek diotena aztertu, espezializazio goiztiarra eta multikirolaren arteko zalantzak argitu, eta eskola kirolaren ereduaren indarguneak zeintzuk diren ezagutuko dituzte. Eta hori guztia eskainiko dute Ekain Zubizarreta (EHUko irakaslea eta Aktiboki ikerketa taldeko kidea), Unai Asurmendi (Gipuzkoako Foru Aldundiko jarduera fisiko eta kiroletako planifikazio teknikaria) eta Amaia Aristizabalek (Hernaniko osasun zentroko pediatra).

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!