Lanketa egin da​​​​​​​, Kiroldegiko gimnasioaren irisgarritasunerako

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 20a

Lehen lanketa egin da, sei makina eta ariketak egiteko eramua identifikatuz.

Koxka eta Elkarturekin elkarlanean aritu da Udala, jarduera fisikoa egitea «herritar guztien eskubidea» baita.

 

Udala, Koxka eta Elkartu elkarteekin elkarlanean, kiroldegiko gimnasioaren irisgarritasuna hobetzeko «urratsak ematen ari da». Horrela, gimnasiorako ibilbide irisgarria sortu eta lehen lanketa egin dute. Zehazki, lehenengo honetan, gerritik beherako mugikortasun arazoak dituzten eta gurpildun aulkian mugitzen diren herritarrentzako irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartu dira.

Ibilbide irisgarria deritzona, beraz, ez da soilik kiroldegira eta gimnasiora arteko bidea irisgarria egitea; izan ere, behin gimnasio barruan, sei makina eta ariketak egiteko eremu bat identifikatu dira, eta haien arteko ibilbidea egokitu. Eremua zein makinak Irisgarritasunaren Nazioarteko Ikurrarekin (INI) markatuko dira, eta horietan lehentasuna izango dute mugikortasun arazorik duten herritarrek. Bestalde, gimnasioko begiraleak bertan dauden bitartean (astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 12:00etara eta 17:30etatik 20:30etara), horien egitekoa izango da herritar hauei laguntzea.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!