Bertso afaria egingo dute Itsasburun, Osiñagako Jaietan murgiltzen hasteko

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 19a

Bertso afaria antolatu dute Osiñagako Jai Batzordeko kideek, auzoko festetako giroan murgiltzen hasteko. Maiatzaren 30ean (larunbata) egingo dute, Itsasburun, Osiñagako Jaiak baino astebete lehenago, hain zuzen. 20:30etan hasiko da afaria, eta Eñaut Martikorena eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan. Tiketak salgai daude jada Aralar tabernan, eta maiatzaren 27a izango da horiek eskuratzeko azken eguna.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!