Asier Mariezkurrena andoaindarra, Gauekoko Catan Txapelketako irabazle

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 19a

Maiatzaren 9an jokatu zen Catan Txapelketa Ofiziala, Gaueko komiki dendan. Guztira 16 pertsonek hartu zuten parte, eta Asier Mariezkurrena andoaindarra izan zen irabazlea. Horrela, ekainaren 28an Toledon jokatuko den Espainiako Catan Txapelketarako pasea lortu du. Giroa ederra izan zela azpimarratu dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!