Larunbatean ospatuko da Gazte Eguna, Hernanin

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 19a

Egun osoko egitaraua prestatu dute aurten ere Kontrakantxa gaztetxeko kideek, «gazte eta ez hain gazteentzat».

 

Larunbatean ospatuko da Hernaniko Gazte Eguna, eta egun osoko egitaraua prestatu dute Kontrakantxa gaztetxeko kideek, «gazte eta ez hain gazteentzat». Goizeko 11:00etan emango diote hasiera ospakizun egunari, gaztetxean izango den 'Aisialdi eredu' izeneko solasaldiarekin. 12:30etan marianitadaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, Atsegindegin, eta jarraian, 14:00etan, Atsegindegin bertan ere bazkaria egingo dute. Bertaratu nahi izanez gero, tiketak erosi behar dira, Txili tabernan salgai daudenak 12 eurora. Bazkarirako, aukera beganoa eskainiko dute, baina aldez aurretik abixatu behar da horretarako.

Arratsaldean Eztanda txaranga izango da Hernaniko kaleetan giroa jartzen, 18:30etan zehazki; eta gauean, 22:00etatik aurrera gaztetxea irekiko dute. Lehendabizi, zuzeneko rap emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, eta ondoren, ''Tutti fruti gaua' herriko DJen eskutik; rock, bakalao edota kunbia musikarekin, besteak beste.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!