Bihar emango diote hasiera Zilegi Asteari Hernaniko AEK euskaltegiko kideek. Urtero bezala, bihartik ostegunera bitarteko egitarau polita prestatu dute oraingoan ere, goiz eta arratsaldeak okupatuko dituzten 18 saiorekin. Ikasleei bideratuta dauden arren, interesa duen edonork hartu dezake parte, doan.
Antolatzaileek bi bloketan banatu dituzte jarduerak; hasierako mailakoak eta gainontzekoak; diotenez, batik bat «ulermenari dagokio bereizketa hori». Hasierako mailetarako aproposak izango dira irakurle klubak, Hernaniko bisita turistiko gidatua, belarritakoen tailerra eta sevillanen dantza ikastaroa.
Gainontzekoak maila altuxeagoa duten partehartzaileei daude bideratuta, eta horiek dira, hain zuzen, zuhaitzak ezagutzearena, etxebizitza arazoarena, bertsolaritza saioak, Turismo Hutsala deritzona, emakumeak kirolean izenekoa, eta defentsa pertsonalarena.
Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, eta bide ezberdinak daude hori egiteko: 663 04 33 14 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp bidez idaztea; eta zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora mezua bidaltzea.
ZILEGI ASTEA
HERNANIN
BIHAR, astelehena
09:30 Irakurle kluba, Goiz Eguzkin eta AEKn.
09:30 Belarritako tailerra AEKn.
18:00 Bisita turistikoa Hernanin, AEKtik abiatuta.
18:00 Zuhaitzak ezagutzera Sagarreta Natur Taldearekin, AEKtik abiatuta.
18:00 Etxebizitza arazoa Hernani Burujaberekin, Biterin.
MAIATZAK 19, asteartea
09:30 Belarritako tailerra AEKn.
09:30 Bertsolaritza saioa, Bertso Eskolan.
18:00 Emakumeak kirolean, Kulturarteko Plaza Feministan.
18:00 Turismo Hutsala Fito Rodriguezekin AEKn.
18:00 Sevillanen dantza ikastaroa Urumea ikastolako jolastokian.
MAIATZAK 20, asteazkena
09:30 Turismo Hutsala Fito Rodriguezekin Biterin.
18:00 Defentsa pertsonala, Biterin.
18:00 Irakurle kluba, Goiz Eguzkin eta AEKn.
MAIATZAK 21, osteguna
09:30 Emakumeak kirolean KPFn.
09:30 Bisita turistikoa Hernanin, AEKtik abiatuta.
10:00 Zuhaitzak ezagutzera Sagarreta Taldearekin, AEKtik.
18:00 Belarritako tailerra AEKn.
18:00 Bertsolaritza saioa, Bertso Eskolan.