Karabeleko baratzeen eremuarentzako izenak proposatu ditzakete herritarrek

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 23an eremua txukuntzeko eta prestatzeko auzolana egingo dute, eta bertan partekatuko dira jasotako izen proposamenak.

 

Hernaniko Udalak eta Hernani Burujabek «agroekologia, gizarteratzea eta lurrarekiko errespetua oinarri izango dituen proiektua» garatuko dute; Karabeleko baratzeen eremu berria. Eta eremurako izen proposamenak egiteko aukera, herritarrei emango zaie. Haien proposamenak bidaltzeko, online galdetegia prestatu dute herritarrentzat, Hernani Burujaberen edo Hernaniko Udalaren webguneetan argiratatutako albisteetan aurkitu daitekeena.

Bestalde, maiatzaren 23an espazioa txukuntzeko auzolana egingo dute, 10:30etan hasita. Egun horretan bertan, herritarrek bidalitako proposamenak partekatuko dira.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!