San Isidro eguna ospatu dute gaur goizean zehar Hernaniko baserritarrek. Perrapa baserriari egin zaion omenaldia ardatz, bertsolariak izan dira, eta baita herri kirolak ere. Goizeden Abendibar izan da harrijasotzen, eta Malen Barrenetxea zein Ekiñe Lopez aizkoran. Ikuslegoa gustora bitartean, txistorra pintxoak esku artean.