'Komunikazio feminista eta irrati komunitarioa: ahotsa migrante, feministak eta erbesteratuak ikusarazteko tresnak' tailerra antolatu du gaurko Freytter Romero elkarteak, 18:30etan KPFn. Bertan izango da irakasle gisa Belen Pardo antropologo eta irrati ekoizlea.
Maiatzeko agenda osatzen duten hainbat jarduera ere antolatu dira: Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiko film laburren emanaldia (maiatzak 20); Mariano Pacheco militante, herri hezitzaile eta kazetari argentinarraren hitzaldia (maiatzak 23); Lucia Asue kazetari eta idazle antiarrazista eta feministaren 'Tierra de luz' liburuaren aurkezpena; eta 'Burujabetzak eta demokrazia komunalak: nazioarteko eta Euskal Herriko esperientziak' erakusketa, (maiatzak 16-30).