Beste bi pelikula jarriko dituzte Biterin, asteburu honetan. Batetik, 'Las ovejas detectives' izango da ikusgai bihar eta etzi, 16:45etan, 7 urtetik gorakoentzat. Eta bestetik, 'Michael' filma (+12 urte) jarriko dute bost saiotan, Michael Jackson abeslariari buruzkoa: bihar 19:15etan eta 22:15etan; etzi 19:15etan; eta astelehenean 16:30etan eta 19:15etan.