Hernanik gaur hasiko du eskuzko Herriartekoa

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 14a

Final zortzirenetan ekingo dio txapelketari, Aretxabaletaren kontra. Han jokatuko dute joanekoa, 19:00etan.

 

Joan den urtean finalista izan ondoren, kanporaketa bat sai­hestu du Hernanik, eskuzko Herriarteko Txapelketan; eta gaur ekingo dio lehiari, final zortzirenetan: Aretxabaleta izango du kontrario, Alegi gainditzetik datorrena. Han jokatuko dute joanekoa, gaur 19:00etan hasita; eta datorren astean bueltakoa, Hernaniko kiroldegiko frontoian.

Iazko bide oparoa errepikatu nahi du Hernanik, eta plantilla zabala dauka horretarako. Ia 20 pelotariko taldea osatu du, jardunaldi bakoitzean bina aukeratzeko kadete, jubenil eta senior mailetan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!