Larunbat honetan egingo dute indarra lantzeko bigarren Hekin Eguna, Hernaniko kiroldegian. Zehazki, emakumeei zuzendutako indar entrenamendua izango da, eta Maddalen Fuertes Azpeitiak eta Ane Lopez de Arregui Zabalak gidatuko dute. 09:00etatik 10:30etara izango da, kiroldegiko gimnasioan; eta doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik, aforoa mugatua baita. Apuntatzeko, 943 55 21 85 telefonora deitu behar da.