Catalunya bisitatu zuen Goiz Eguzki Hartubol taldeak, pasa den maiatzaren 4eko aste osoan zehar. Asteartean San Pol de Mar hirian jokatu zituen lehen norgehiagokak, +60, +70 eta +80ko taldeek partidu bana jokatuta. Berdina egin zuten asteazkenean, Mansou hiriko kiroldegian. Ostegunean, berriz, Calellan izan ziren Catalunyaren aldeko topaketan. Kideek nabarmendu dute «harrera ikusgarria» izan zela, kantxan zein ondoren egindako bazkarietan. Azkenik, bidaia borobiltzeko, Bartzelona eta Girona hiriak ezagutzeko aprobetxatu zituzten ostirala eta larunbata. Orain, autonomia-arteko txapelketa prestatzeari ekingo diote, Hernanin izango dena ekainaren 13 eta 14an, eta autonomia erkidego ezberdinetako taldeak bertaratuko dira herrira.