Pasa den larunbatean Bergaran izan zen Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen parte Hernani Gimnastikako alebin eta infantil adinetako gimnastek.
Infantil B mailan, Araitz Beroz Gipuzkoako Txapeldun izan zen, uzataiarekin bigarren postuan eta sokarekin hirugarrengoan geratu ondoren. Kategoria berean, Eider Salvador bigarren onena izan zen sokarekin, eta probintziako laugarrena oro har. Taldeetan, Infantil T bosgarren postuan geratu zen: «Oso txukun aritu ziren, baina despite batengatik podiumetik 0,2 segundora geratu ziren. Infantil H taldeak, ordea, ez zuen bere egunik onena izan», diote Hernani Gimnastikatik.
Infantil A mailan, Irune Alsua eta Laia Lazkoz gimnastek, kideka laugarren postua lortu zuten. Horrela, Eider Salvador eta Araitz Berozkein batera, Eskoriatzan izango dira maiatzaren 23an, Eskolarteko Euskadikoan. Azkenik, Alebin B kategorian, Langilekoek 7garren postua eskuratu zuten, haien lehendabiziko Gipuzkoakoan.