Udal zerbitzurik ez bihar, grebagatik

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 13a

ELA eta LAB sindikatuek udal langileak grebara deitu dituzte biharko, horien lan-hitzarmen berriaren negoziaketak direla eta. Hernaniko Udaleko langile asanbladak bat egin duenez deialdiarekin, udal zerbitzuak itxita egongo dira bihar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!