32garren Extremadurako jardunaldiak, larunbatean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 13a

2025eko azokako argazkia.

Atsegindegin egingo dute 32garrenez Extremadurako produktuen erakusketa, 10:00etan hasita.

 

Extremadurako azentua entzungo da Atsegindegin barrena larunbatean, maiatzaren 16an. Izan ere, Extremadurako jardunaldien 32garren edizioa ospatuko da, goizean zehar. Donostiako Centro Cultural Extremeñok antolatu du, Hernaniko Udalaren eta Badajozeko Aldundiaren laguntzarekin.

Bi ekitaldi nagusik osatuko dute egitaraua. Batetik, goizeko 10:00etan, jardunaldiei hasiera emateko, Atsegindegin bertan Extremadurako produktuez osatutako erakusketa izango da.

Bestetik, eguerdia Extremadurako kulturaz girotzeko, 13:00etatik aurrera, Virgen de Guadalupe abesbatza eta dantza taldeak emanaldia eskainiko du, Atsegindegin bertan baita ere. Beraz, Extremadurarekin loturarik duen herritarrak, edo Extremadurako kulturarekiko interesik duenak, badu zer egin larunbat goizean.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!