«Lagun eta kide izandako asko», larunbateko Errapia Festan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 13a

Errapiako kideen argazkia, aurten margotutako murala atzean dutela.

Errapia Festa ospatu zuten pasa den larunbatean, Zikuñagan. Murala margotu zuten, Errapia Artelekuko ateak ireki zituzten espazioa eta artistak ezagutzeko aukera izateko, gaztetxoek tailerrez gozatu zuten, eta bazkal-ostean kontzertua eskaini zuen Ilargi taldeak. 

Eguraldiak lagundu zuen, eta egun guztian zehar giro polita izan zutela adierazi dute antolatzaileek: «Lagun eta kide izandako asko hurbildu ziren, baita auzotar desberdinak ere; izan ere, Ilargi taldeko gitarra bertakoa da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!