Doberaren urteko batzar orokorra, gaur arratsaldean Sandiusterrin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 12a

Gaur egingo du urteko batzar orokorra, Dobera Euskara Elkarteak. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Sandiusterrin; eta bertan landuko dituzte honakoak: aurreko batzarren aktak onartzea; Doberaren eta Kronikaren 2025eko memoria eta balantze ekonomikoa; 2026ko egitasmoak eta aurrekontua; zuzendaritza taldearen aldaketa; eta norberak lekarkeena.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!