Solasaldia antolatu du Hernaniko EH Bilduk, bihar arratsalderako: 'Mundua sutan dago eta gu Herri ukatu (txiki) bat gara'. 18:30etan hasiko da, Andre kale 24ko Bilgunean; eta Ander Larunbe Anderson izango da hizlaria. EH Bilduren nazioarteko politika eta harremanen taldeko kidea da Larunbe.
«'Sutan' dagoen munduaren bueltako gaiak» landuko dituzte bertan, eta horien inguruko hausnarketa egiteko baliatuko dute saioa, aurreratu dutenez. Bertaratzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei.