Jarri dute kanpandorrea, Hernaniko udaletxean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 8a

Konponketa eta berritze lanak eginda, grua haundi batekin jarri dute kanpandorrea Hernaniko udaletxean. Ikusmina sortu du, eta inguruko etxe altuetako bizilagunek ondo ikusi ahal izan dute kanpandorrea. Estalita utzi dute orain.

Ikusmina piztu da gaur goizetik, Hernaniko udaletxearen inguruan. Izan ere, bertako kanpandorrea konpondu eta berritzeko lanak bukatuta, gaur jarri dute bere tokian berriro, grua haundi batekin.

Igo dutenean inguruan zirenek ondo ikusi dute nolako itxura daukan kanpandorreak, baina behin teilatura igota, zonaldeko etxe altuenetatik bakarrik izan da horretarako aukera, argazkian ikus daitekeen moduan.

Arratsaldeko bostak aldera bukatu dituzte kanpandorrea jartzeko lanak, eta estali egin dute ondoren, babesteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!