Beste urte batez, Errapia Festa ospatuko dute gaur Zikuñaga auzoan, egun osoko planarekin. 10:00etan hasiko da festa Errapia Artelekuan, mural margoketarekin; eta espazioa eta artistak ezagutzeko ate irekiak (11:30-13:30) eta kartera tailerra (12:00-13:00) izango dira goizean zehar. Errapiako kideen bazkaria egingo dute ondoren, eta Ilargi taldearen kontzertuak borobilduko du festa 16:00etan.