Bigarren eskuko eta Behemendiko azokak, gaur

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 9a

Hilero bezala, bi azoka izango dira Hernanin bigarren larunbatarekin, gaur goizean. Batetik, Behemendiren azoka ibiltaria jarriko dute Plaza Berrin, 09:00etatik 14:00etara, inguruko ekoizleen postuekin. Eta bestetik, bigarren eskuko azoka izango da Urbieta kalean, 10:30etatik 13:30etara. Azkeneko hori berezia izango da, gainera, bigarren eskuko bizikletak, patineteak eta osagarriak saldu eta erosteko aukerarekin. Etxean dauzkanak saldu nahi dituenak, 09:00etatik 10:30etara izango du horiek azokara eramateko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!