Garrotxan izan da Kantuz abesbatza

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 9a

Kataluniako Garrotxa eskualdera joan ziren Kantuz abesbatzako kideak, aurreko asteburuan, Olot herriko Coral Crosscatek gonbidatuta. Oloten bertan eskaini zuten kontzertua, eta aprobetxatu zuten ingurua ezagutzeko. Besalúko Pont Vell ezagunaren aurrean ageri dira argazkian.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!