250 herritar inguru elkartu dira jangela eredu berriaren aldeko argazkian

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 7a

Hernaniko ikastetxeetarako jangela eredu berri bat landu du herritar talde batek, eta proiektuari babesa erakusteko argazkia atera dute gaur arratsaldean, Biterin. 250 lagun inguru elkartu dira, astelehenean Eusko Legebiltzarrera joango direnei babesa azaltzera: Gasteizen aurkeztuko dute jangela eredu berria, Hezkuntza Batzordearen aurrean, goizeko 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!