Bihar, larunbata, Doako Komikiaren Eguna ospatuko da. Horrela, Gaueko komiki-dendara hurbilduz gero, edonork izango du aukera espreski egun horretarako sortutako komikietako bat eramateko, guztiz doan. Gainera, bihar baita ere, Catan mahai-jolasaren txapelketa ofiziala jokatuko da Gauekon bertan, 16:30etatik aurrera.