Kubarentzat bilketa solidarioa Hernaniko Podemosek, maiatza osoan zehar

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 6a

Kubarentzat bilketa solidarioa egiten ari da Hernaniko Podemos, Elkano kaleko 1go zenbakian daukan lokalean. Maiatza osoan zehar jasoko dituzte elikagaiak, higiene produktuak, medikamentuak eta eskolako materiala, astean hiru egunez: astearteetan goizeko 11:00etatik 13:00etara; asteazkenetan arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara; eta ostiraletan goizeko 09:30etatik 11:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!