Yausikako bizipen eta argazki bila, Konpartsarako

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 7a

Yausika dantzalekua irudikatuko du San Joan Konpartsak, aurtengo San Joan jaietako irteeran. Horri begira, bilera irekia deitu du datorren astelehenerako, maiatzak 11, 18:00etan Biterin. Bertara gonbidatu ditu Yausikako esperientziak, bizipenak edota argazkiak partekatu ditzaketen herritar guztiak.

Bestalde, erromeriarekin hileroko zita jarri dute larunbat honetarako. Plaza Berrin izango da, 18:00etan hasita; eguraldi txarrarekin, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!