Oraindik plazak libre, emakumeentzako mendi orientazio ikastarorako

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 6a

Emakumeentzako mendi orientazio ikastaroa izango da maiatzaren 22an, Emakumeentzako Jabetze Eskolak bultzatuta. Oraindik badaude plazak libre, eta izena emateko hiru aukera daude: WhatsApp bidez 688 67 96 99 zenbakira idaztea, 943 33 70 17 telefonora deitzea, edo kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera idaztea. 15,5 euro balio du 4 saiotan banatutako 15 ordu eta erdiko ikastaroak. Maiatzaren 22koa arratsaldean izango da, 17:00etatik 20:30etara; gainontzekoak, hilaren 23, 30 eta 31n eskainiko direnak, goizeko 09:30etatik 13:30etara. Irakaslea Patri Espinar izango da, eta klaseak KPFn zein mendian emango ditu.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!