Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, matxura bat izan da kiroldegiko igerilekuan, eta itxita egongo da beharrezko pieza aldatu arte. Aurreikusi dute, momentuz, aste osoan egon daitekeela itxita. Noiz irekiko den jakin bezain pronto emango dute aditzera.