Eskalada ikastaroa eta Artikutzara irteera, asteburuan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 6a

Zita bikoitza jarri du Mendiriz Mendik, asteburu honetarako. Batetik, eskalada ikastaroa egingo du larunbatean eta igandean, doan, federatuta daudenentzat. Ostiralean 20:00etan egingo dute bilera informatiboa. Eta bestetik, Artikutzara gaztetxoentzako irteera egingo dute igandean. Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua Atsegindegin, bertara joateko.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!