Gaur arratsaldean ekingo diete maiatzeko odola ateratzeari Hernaniko anbulategian, arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00etara. Hitzordua eskatzea gomendagarria da; edozein momentutan joateko aukera dago, baina baliteke tokirik ez egotea. Beraz, zita izateko, 943 007 885 telefono zenbakira deitu behar da; online bidez ere egin daiteke, gotanta.eus webgunean. Apirilean 33 izan zen odola eman zuten herritarren kopurua.