Gaztetxoentzako ur-ikastaroak, ekainean zehar kiroldegian

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 5a

Hernaniko Udal Kiroldegiak igeriketa ikastaro trinkoak eskainiko ditu ekainean, 2009 eta 2020 urteen artean jaiotako haur eta gaztetxoentzako. Izen-ematea zabalik dago pasa den apirilaren 27tik, eta maiatzaren 10a da apuntatzeko azkeneko eguna. Internet bidez egin daiteke, kirola.hernani.eus webgunean; eta baita presentzialki ere, kiroldegiko harreran zein bulegoan. Kiroldegiko abonatuentzako prezioa 91,3 eurokoa izango da, eta gainontzekoentzat 146,15 eurokoa. Ikastaroen ordutegiari buruzko informazio osoa kiroldegian eskatuz edo online jaso daiteke.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!