Hernani Burujabe Auzozainen topaketak antolatzen ari da

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 2a

Antziola-Zelabiden eta Kaxkoan izan dira lehenak, eta hurrengoak datorren astean izango dira, Zikuñagan eta Karabelen.

 

Hainbat topaketa antolatu ditu Hernani Burujabek, «auzoan, auzoko beharretara egokitutako ekintzak abiarazteko». Antziolan-Zelabiden eta Kaxkoan izan dira aurrenekoak, eta datozenak Zikuñagan eta Karabelen egingo dituzte. Zikuñagakoa astelehenean izango da, maiatzaren 4an, 18:30etan auzo elkartearen egoitzan; Karabelen ostegunean, maiatzaren 7an, 19:00etan auzo elkartearen egoitzan.

Antolatzaileek, «zaintza sistema publiko-komunitarioa helburu izanik», ondorengo mezua zabaldu nahi dutela argi dute: «Zaintzen duten komunitateak nahi ditugu. Horretarako, Auzozain figura indartu nahian gabiltza, bizilagunen zaintzan konpromiso txikiak hartzeko prest dagoen herritarra».

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!