Kulturaz ez ezik, kirolaz eta jaiez ere disfrutatu ahal izango dute hernaniarrek datorren hilabetean zehar

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 2a

'Hamaika emakume. Hamaika erronka' erakusketa, maiatzaren 1etik 22ra.

Azokek, mendi lasterketek, literatur solasaldiek, filmek, erakusketek eta abar luze batek beteko dituzte maiatzeko egun guztiak Hernanin.

 

Maiatzean ere agenda topera dute hernaniarrek, ez baitute jarduerarik gabeko egunik hilabete osoan. Literaturaz, azokez, kirolaz, zinemaz, edota antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, besteak beste.

Kulturak eramango du protagonismoa, hamaika jarduera baitituzte herritarrek eskuragarri. Lietaraturatik ('Txakur zaunkak atean', 'Beste zerbait, edota 'Tierra de la luz'') hasita, zinemarekin ('El cielo sobre Riace' eta 'Lost in translation') zein musikarekin (Joseba Korta pianista maiatzaren 8an, Isidro Ansorenaren ibilbide musikatua 9an, Gazte Bandaren kontzertua 17an, edota txalaparta festa 23an) jarraituz, eta antzerkiraino ('Desobedienteak' eta 'Amama. Irribarreen ondarea'), besteak beste.

Bestalde, ipuin kontalariak izango dira txikienentzat (Maite Franco maiatzaren 6an), baita 75 urtetik gorakoentzat (Dorleta Kortazar, maiatzaren 29an). 

Azokak ere nonahi izango dira hilean zehar, hala nola azoka ibiltaria zein bigarren eskuko azoka hilaren 9an, lore eta landare azoka 16an, eta Erdi Aroko azoka 22tik 24ra.

Kirolak izango du bere tokia agendan; izan ere, hileko azken egunean, 30ean, Ereñotzuko Mendi Lasterketa izango da, baita emakumezkoentzako indar entrenamendua ere, maiatzaren 16an, Hekin egitasmoaren baitan.

Azkenik, hilabetearen parte haundi bat hartuko duten jaruderak ere baditugu, hala nola Mendi Urruzunoren argazkiez osatutako 'Hamaika emakume. Hamaika erronka' (maiatzak 1-22), Cimasub (11-eka. 2), eta 'Burujabetzak eta demokrazia komunalak: nazioarteko eta Euskal Herriko esperientziak' (16-30) erakusketak.

 

Maiatzeko agenda Hernanin

1-3 Garagardo Azoka Atsegindegin, Hernani Rugby Elkarteak antolatuta.
 
1-22 Argazki erakusketa Biterin: ''Hamaika emakume. Hamaika erronka'. Mendi Urruzuloren argazkiekin eta Naiara Rodriguez Garayarren testuekin. 
 

6 Haurrentzako ipuin-kontaketa Maite Frankorekin. 3-7 urte bitartekoentzat, liburutegian, 17:30etatik 18:00etara.

7 Tanttakaren 'Desobedienteak 18/98' antzezlana Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Euskaraz izango da, sarrerak 10euro balioko du. 

8 Joseba Korta Pacheco pianistaren gradu amaierako kontzertua, arratsaldeko 19:00etan Sandiusterrin. 

9 Azoka ibiltaria Behemendiren eskutik. 09:00etatik 14:00etara Plaza Berrin.

9 Bigarren eskuko azoka Urbieta kalean (eguraldi txarra izanez gero, Atsegindegin). 09:30etatik 13:30etara. 

9 Isidro Ansorenaren ibilbide musikatua Hernaniko Herri Musika Elkarteak antolatuta. 10:00etan Gudarien plazatik. Ondoren bazkaria Elutxetan, aurretik izena emanda; 613 08 59 14 telefonora deituta edo hernanikohme@gmail.com helbidera idatzita.

9 'Amama. Irribarreen ondarea' antzezlana, Eidabek bultzatua. 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta. 12:00etan izango da, Biterin, eta sarrerak 4euro balioko du.

9 Erromeria 18:00etan Plaza Berrin, San Joan Konpartsaren eskutik. Euria egingo balu, Atsegindegin.

9 Mikel Berrondo Quitet saxofoilariaren gradu amaierako kontzertua Sandiusterrin, 19:00etan.

10 Bizilagunak; bertakoen eta iritsi berrien arteko bazkaria, Amher-SOS Arrazakeriak antolatuta. 13:00etan izango da, Ezkiagako Joxepa kioskoan. Izen-ematea sosracismogipuzkoa.org/bizilagunak webgunearen bidez edo 650 294 390 telefonora deituta.

11-eka. 2 Cimasub argazki erakusketa 11:00etatik 20:00etara Biterin, Real Sociedad Itxaspekoaken eskutik. 

12 Literatur solasaldia, Juan M. Elexpururen 'Txakur zaunkak atean' liburuaren inguruan. Liburutegian izango da, euskeraz, 19:00etan, Ane Mayoz gidariarekin.

13 'El cielo sobre Riace' filma Amher-SOS Arrazakeriaren eskutik. 18:00etan Kulturarteko Plaza Feministan, gaztenaliaz. Ondoren, filmaren inguruko solasaldia, Artea Harrera Sarearekin.

14 Komunikazio feminista eta irrati komunitarioa lantzeko tailerra Kulturarteko Plaza Feministan, Belen Pardo Herrero antropologa eta irrati-ekoizlearekin. 18:30etan hasiko da; izena eman behar da 650 294 390 telefonora deituta.

15 San Isidro eguna, 11:00etatik 17:00etara. Goizean, udaletxeko arkupean; arratsaldean, Ezkiagako pilotalekuan. Perrapakoei omenaldia, herri kirolak, pala eta esku pilota partidak bezalako ekitaldiekin. 

16 Emakumeentzako indar entrenamendua Hekin-ek bultzatuta: 'Mitoak apurtzen eta konfiantza irabazten'. 09:00etatik 10:30etara kiroldegiko gimnasioan; dinamizatzaileak izango dira Maddalen Fuentes entrenatzaile pertsonala eta Ane Lopez de Arregui fisioterapeuta. 

16 Lore eta landare azoka, haurrentzako tailerrak eta zurezko jolasak haur txikientzat, Dekolore eta Behemendiren eskutik; Urbieta kalean, 10:00etatik 14:30etara; izena emateko azken eguna maiatzaren 13a da. 

16 Extremaduraren inguruko jardunaldiak, Atsegindegin, 10:00etatik 14:00etara, 'Centro Cultural Extremeño'k antolatuta.

16 'Voces del barrio' madrildarren emanaldia, 20:00etan San Joan Bataiatzailearean elizan, Goiz Eguzkik bultzatuta.

16-30 'Burujabetzak eta demokrazia komunalak: nazioarteko eta Euskal Herriko esperientziak' erakusketa, Kulturarteko Plaza Feministan.

17 Ibilgailu klasikoen bilkura, Auzokide auzo elkarteak bultzatuta, 10:00etan Etxeberriko pilotalekuan. 

17 Gazte bandaren kontzertua, 12:00etan udaletxeko arkupetan.

19 Literatura solasaldia feminista, Danele Sarriugarteren 'Beste zerbait' liburuaren inguruan. Euskeraz izango da, 18:30etan liburutegian, Alaine Agirreren gidaritzapean.

19-26 3. Cimasub zikloaren proiekzioa, Real Sociedad Itxaspekoaken eskutik. 19:00etan izango da, Biterin.

20 Juncal Panaderoren hitzaldia: 'Irakurzaletuz. Irakurketa esperientzia zoriontsua eta desiragarria'. Aratz ikastolak bultzatua, umeen ohituraz kezka duten senide zein irakasleentzat. Liburutegian izango da, 17:30etan.

20 Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia. 18:00etan Kulturarteko Plaza Feministan. 

20 Lasala dantza taldearen 10garren urteurrenaren emanaldia, 19:00etan Biterin, sarrerak 10 eurora.

21 Hernani Zinekluba; 'Lost in translation' filma. Biterin, 19:00etan. Sarrerak 4 eurora.

22-24 Mendekoste jaiak Etxeberri auzoan, Auzokide auzo elkarteak antolatuta.

22-24 Erdi Aroko azoka, Hernani Errotzenen eskutik; Plaza Berrin, Ezkiaga pasalekuan eta Urbieta kalean zehar. 

22 'Munstroak sortzen direnean: XXI. mendeko faxismoa eta haren kontrako borroka' izeneko dokumentala, Gazte Kontseilu Sozialistaren eskutik. 18:00etan Biterin. 

23 'Argentina atzo eta gaur: Herri burujabetzaren esperientzia komunitarioak' izeneko hitzaldia, Euskal Herriko Demokrazia Komunalaren Sarea eta OIDek antolatuta. Hizlaria izango da Mariano Pacheco, militantea, herri hezitzailea eta kazetari argentinarra.

23 Txalaparta festa, 12:00etan, Iparragirre sagardotegian.

23 Maddi Oihenart, Miren Zeberio eta Juantxo Zeberioren emanaldia, 20:00etan Chillida Lekun, sarrerak 8,5 eurora.

27 'Tierra de luz' liburuaren aurkezpena, Amher-SOS Arrazakeriaren eskutik, Lucia Asue Mbonio egilearekin. Kulturarteko Plaza Feministan izango da, 18:00etan. 

27 Aki Shimazakiren 'La libreria de Mitsuko' liburuaren inguruko solasaldia, 19:00etan liburutegian, Slawka Grabowskak gidatuta.

29 75 urtetik gorakoentzako kontu kontalaria, 11:00etan liburutegian, Dorleta Kortazarrekin.

30 Ereñotzuko Mendi Lasterketa, Axeriak MLTak antolatuta. 09:30etan da umeena (doakoa), 10:00etan helduena. Dagoeneko plazak agortuta daude.

 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!