Bi eguneko eskalada ikastaroa antolatu du Mendiriz Mendik, maiatzaren 9rako eta 10erako. Interesa dutenentzat, hilaren 8an egingo dute ikastaroari buruzko bilera, 20:00etan elkartearen lokalean (Iturregi plaza). Doakoa izango da, baina derrigorrezkoa da federatuta egotea. Eguraldiaren arabera aukeratuko dituzte eskalada guneak.