Gunea garagardotegian, bertso saioa gaur

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 30a

Irati Alcantarilla, Aitor Salegi eta Ekain Tolaretxipi izango dira Gunea girotzen, 19:30etatik aurrera.

 

'Hernanin dena ez delako sagardo' izeneko bertso saioa antolatu dute gaur, Gunea garagardotegian, arratsaldeko 19:30etan. Irati Alcantarilla, Aitor Salegi eta Ekain Tolaretxipi ariko dira bertsotan, eta Andoni Rekondo izango da gai jartzailea.

Saioaren izenburua ikusita, imagina dezake batek gaiaren nondik norakoa. Hernanin dagoen sagardoarekiko kulturaren eta Urumeako herria batzuetan sagardoarekin soilik erlazionatzearen aurrean, garagardoa bezalakoak ere badaudela aldarrikatzen du saioaren izenburuak. 

Horren ingurukoa izango da, hain zuzen, Gunea garagardotegian egingo den bertso saioa. Hala ere, Hernanin dena ez dela sagardoa mahai gainean jartzeaz gain, beste gai batzuk ere proposatuko ditu Andoni Rekondok, bertso saio orok bermatzen duen umore zein giro onetik.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!