Gaur aurkeztu dute bertso-pelota txapelketa, Hernaniko udaletxean, Ados Pilotako Iera Iturriagak, Axier Mingo zinegotziak, eta parte hartuko duten hiru bertsolarik: Maialen Akizuk, Anjel Mari Peñagarikanok eta Nerea Elustondok.
Bosgarren edizioa izango du torneoak, lau talderen arteko lehiarekin; baina bigarrenez jokatuko da Etxeko Memorial gisa, Naroa Elizalde Etxekolonea zenaren omenez. Joan den urtean hil zen 27 urteko esku pelotari zubietarra, Ados Pilota elkartearen sortzaileetako bat.