Maiatzaren Lehena da ostirala, eta horren harira, eskualde mailako manifestazioa deitu du LAB sindikatuak Hernanin. Eguerdiko 12:30etan abiatuko dira Plazatik, 'Langileok eragin' lelopean: «Euskal langileok ezetz esango diogu gerrari eta gerraren faktura ordaintzeari, eta aldarrikatuko dugu, antolakuntza kolektiboaren zein borrokaren bitartez, posible dela beste eredu bat Euskal Herrian. Kaleak hartuko ditugu Euskal Herriko 26 eskualdetan, hiru aldarrikapen erdigunera ekarrita: etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak, eta soldata eta pentsio duinak».