Goiz Eguzki Hartubol, Villabonan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 28a

Goiz Eguzki Hartubol taldea, Villabonako kirol hamabostaldian.

Villabonako kirol hamabostaldian parte hartu zuen Goiz Eguzki Hartubol taldeak, pasa den apiliralen 16an. Entrenamendu saioa burutu zuen, Villabonako Olaederra kiroldegian, udalaren gonbidapena jasoaz.

Hogei jokalari inguru batu ziren, eta pare bat orduan burutu zuten saioa. 28 kanala telebistak grabatu zein argitaratu zuen saioa, «Tolosaldean ere hartubola ezagutu dezaten».

Saioaren ostean, Villabonako teknikariak proposatu zuen ekintza herriko plazan errepikatzekoa, eta maiatzaren erdialdera bueltatzea espero dute Goiz Eguzki Hartuboleko jokalariak. «Astigarragako jubilatu elkartearekin ere ari gara hartubola sustatzeko lanean», diote. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!