Kale Literatura taldeak irakurraldia egingo du bihar goizean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 25a

Goiz Eguzkiko parkean elkartuko dira 11:00etan, eta ibilbidea osatuko dute, 16 testu irakurriz.

Bihar goizerako jarri du hitzordua Hernaniko Kale Literatura taldeak, beste irakurraldi bat egiteko. Goizeko 11:00etan elkartuko dira Goiz Eguzkiko parkean, Ginkgo biloba zuhaitzaren magalean; eta bertatik abiatuko dira, ibilbidea osatzeko «aldaxkaz aldaxka, zuhaitzez zuhaitz, parkez parke elkarrekin ongi pasatuz, poesia batzuk errezitatzeko».

Denera 24 testu irakurriko dituzte oraingoan. Horietatik 16 eskuragarri jarri dituzte lotura honetan, eta aukeratzen hasteko gonbitea luzatu dute. Beste zortzi, berriz, zita honetarako espreski prestatutakoak izango dira.

Bertaratu eta parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!