Hasiera berri bat

Kronika - Erredakzioa 2026ko apirilaren 26a

Hamar urte luze dira haurrak jaiotzen, txikiak nerabetzen eta baita nerabeak heldu egiten ere ikusi ditugula. Zoragarria izan da, janzkera baliatuz, familia guzti hauen garaian garaiko beharrak asetzea eta euren bidelagun izatea. Ezin ahaztu ere, bilobekin ilusioz etorri ohi diren aiton-amonak. Eskerrik asko amets bat bezala jaio zen proiektu hau errealitate bilakatzen laguntzeagatik. Eta, nola ez, zuen konfidantzagatik!

Pena handiz, bai; baina ilusioz beterik, etapa hau itxi eta hasiera berri batekin gatozela kontatu nahi dizuegu. Haurraren mundua utzi, eta helduen modan murgilduko gara bete-betean urritik aurrera, udazken-neguko bildumarekin.

Orain arte bezala, bihotzez sortutako txokoa izango da, zuek eta guk disfrutatzeko espazio bat.

Hasiera berri bat, gure esentzia eta usaina galdu gabe, noski!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!