Txomin Mugica Espainiako txapeldun, apneako bi probatan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 26a

Txomin Mugika apneista, Espainiako Txapelketan lortutako dominekin.

Realeko apneista hernaniarrak bi probatan hartu zuen parte; DNF eta  DyN. Bietan Espainiako onena izan zen, bigarrenean bere marka pertsonala hautsiz.

 

Elxen izan zen Txomin Mugica apneista hernaniarra pasa den asteburuan. Espainiako Txapelketa jokatzera joan zen, Euskadiko ordezkari gisa. Real Sociedad taldeko kirolaria onena izan zen parte hartu zuen bi probetan, aletarik gabekoan (DNF) eta monoaletarik gabeko askean (DyN). 

DyN modalitatean bere marka pertsonala hautsi zuen, urpean 225 metroko distantzia egin ondoren. Bigarren gelditu zen berez, baina lehen postuan gelditu zena poloniarra zenez, estatuko txapeldun izan zen Mugica. DNFn ere Espainiako onena izan zen, 200 metroko markarekin, estatuko errekorretik 7 metrora geldituz.

Munduko txapelketa da orain Mugicaren hurrengo erronka; izan ere, Espainiako Federazioak aukeratu du estatua ordezkatu dezan Serbian izango den txapelketan. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!