Gaur da eguna, dultzaineroek Hernaniko kaleak hartuko dituzten eguna; izan ere, 1988an kalera lehen aldiz atera ziren Hernaniko Dultzaineroek bigarren topaketa antolatu dute. Gaurko goiz osoa egitarau polit batekin beteko dute Nafarroa, Gipuzkoa eta Errioxako 150 dultzainero, gaitero, atabalari eta xirularru jolek.
10:00etan elkartuko dira musika eskolan, goizari hasiera emateko. 10:30etan kalejirak hasiko dira, Kaxkoan eta inguruko auzoetan zehar: Lizeaga, Portu, Karabel, Txantxilla, Karobieta, Latsunde, Florida...
Ondoren, indarberritzeko, hamaiketakoa egingo dute Santa Barbara elkartean, 11:15etatik 12:00etara; orduan ekingo baitiote kalejira orokorrari, Kale Nagusitik Tilosetara joango dena. Bertan, dultzaina joaldia egingo dute, 12:45etan.
13:30etan, kalejirari ekingo diote berriro ere, Andre Kaletik abiatu eta Zinkoenearaino joango dena. Azkenik, premio gisa eta goizari amaiera bikaina emateko, Oialume Zar sagardotegian bazkalduko dute.