Aitor Lizarazu, DEKAn txapeldun bikoitz

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 25a

Banakako zein bikote mistoko modalitateetan lortu du garaipena hernaniarrak, Toledon.

Aitor Lizarazu hernaniarra Toledon aritu zen apirilaren 12ko ateburuan, DEKA modalitatean lehiatzen. Bi frogatan hartu zuen parte, eta bietan garaipena lortu zuen. 

Lehenik eta behin, banakako elitean izan zen, eta berak lortutako 31:53ko denbora izan zen onena. Bigarrena Daniel Pean izan zen (32:27), eta Sergio Oliverosek (33:20) osatu zuen podiuma. 

Ondoren, bikote mixtoan hartu zuen parte Lizarazuk, Marina Gonzalez zarauztarrarekin batera. Lehen postua lortu zuten, 28:25 eko denborarekin. Bigarrenak izan ziren Fabiola Diaz de Cerio eta Alex de Rey, minutu eta erdi beranduago iritsi zirenak helmugara; eta hirugarrenak Selene Moreno eta Daniel Redondo, minutu bat eta berrogeitabost segundu beranduago iritsi zirenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!