Gaurko arratsaldeko 16:00etan emango zaie hasiera eskola mailako txirrindularitzako lasterketei, Hernanin. Carrero tabernan hasiko dira, eta Urbieta, Latsunbeberri eta Elkano kaleak zeharkatu ondoren, helmuga Carrero tabernan izango dute berriro ere txirrindulari gazteek.
Guztira hiru lasterketa izango dira, benjamin, alebin eta infantil mailako neska zein mutilen parte-hartzearekin. Benjaminek 1,5 kilometroko ibilbidea egingo dute; alebinek 4,5 kilometrotakoa, eta infantilek 8 itzuli emango dizkiete zirkuitoari, 9 kilometroko ibilbidea osatuz.
Zikloturistek 86km egingo dituzte, Ibardinera
Bihar egingo dute irteera zikloturistek. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Zinkoeneatik Ibardinerantz, 86km-ko ibilbidea osatuz.