Adinekoentzat ipuin kontaketa gaur, liburutegian

Beñat Los Arcos Ayerdi

'Kontu kontari +75' ekimenaren saioa izango da gaur goizean, Hernaniko udal liburutegian. Dorleta Kortazarrek eskainiko du adinekoentzako ipuin kontaketa, goizeko 11:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!