Txartelak salgai, Santa Barbarako euskal kantu zaharren bazkarirako

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 23a

Euskal kantu zaharren bazkaria egingo dute Santa Barbara elkartean, maiatzaren 23an; eta horretarako txartelak salgai daude dagoeneko: Garin, Aralar eta Txili tabernetan, 30 euroan. Eguerdiko 14:00etan hasiko da bazkaria, eta menua ere jakinarazi dute: txorixo egosia, bakailu tortilla, saiheskia letxugarekin, postea, kafea eta kopa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!