Bi orduko lanuztea egingo dute Hernaniko udal langileek, gaur goizean, EAEko udal langileen sektoreko protesta dinamikarekin bat eginez, lan hitzarmenaren berrikuntzaren harira. 11:00etatik 13:00etara izango da, ELA eta LAB sindikatuek egindako deialdiarekin bat eginda; eta bi ordu horietan itxita egongo dira udal zerbitzuak.